XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta ez zen gutxiagorako. Baina sei gizonek, titanek bezala bultzatzen zuten.

Baudilio Paparretak batez ere, zerbaitegatik baitzen indartsuena.

Kotxeak bihurgunea pasa orduko aldapa igoa zuen.

Aldapan behera abiatu zeneko hegalak hazi zitzaizkiola ematen zuen.

Lapurrengandik ihesia zen; eta hauek alperrik joan ziren atzetik korrika, helduezina den itxaropen baten atzean bezala.

Ez zegoen hura harrapatzerik.

Pikuburuk oihu egin zuen: - Eh, itxaron, oraindik ez dizugu lapurtu!